Pancorboko gudua
Pancorboko gudua | |||
---|---|---|---|
Errekonkista | |||
Data | 816 | ||
Lekua | Pancorbo | ||
Koordenatuak | 42°36′N 3°06′W / 42.6°N 3.1°W | ||
Emaitza | Musulmanen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Pancorboko gudua 816an Al Hakan I.a emirrak iparraldera bidalitako eta Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek zuzendutako armada Pancorbo zeharkatzen saiatu zenean gertatu zen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kordobako emirerriak barneko arazo politikoak zituen, Hisham Al-Reda hil zenean, bere semea zen Al Hakanek Suleiman eta Abu Marwan bere osaben gurariak borrokatu behar izan zituelako[1].
Frankoek emirerriaren asaldaketa aprobetxatu nahian, 798an, Gilen I.a Tolosakoak Alfontso II.a Asturiaskoa eta Huescako wali zen Bahlul ibn Marzuq bilerara deitu zituen[2] Luis Errukitsuaren izenean al-Tagr al-Ala edo goialdeko marka konkistatzeko asmotan.
Egoera aprobetxatuz Asturiasko Erresumak Lisboa eraso zuen eta Karlomagnok Bartzelona konkistatu eta Iruñea bere orbitan kokatu zuen.
801ean, Al Hakanen seme Mohamed ibn al-Hakanek zuzendutako islamdar armada Araba eta Gaztela erasotzera joan zen, eta Argantzongo haitzartetik Ebro zeharkatzean frankoen aldeko duxa zen Belaskok, iruindarrek eta, ziur asko, Antso Otsoak bidalitako gudaroste batek prestaturiko segadan erori zen. Hain zen gogorra porrota ezen Mohamed ibn al-Hakan Qurtubara bere ofizial hoberenetariko batzuk eta hainbat lagun gabe itzuli baitzen.
803an, banukasitarrek eta bere aliatu baskoiek Tutera setiatu eta hartu ondoren, bere walia zen Yusuf ibn Amrus atxilotu zuen. Hala ere, Amrus ibn Yusufek eskualdea berreskuratu zuen[2].
812an, Xemen I.a Baskoniako dukea matxinatu eta Iruñean finkatu zen. Luis I.ak matxinada mendekatzeko espedizio bat eratu eta Balask al-Yalasqi (Belasko Gaskoia) ezarri zuen Iruñeko gobernadore.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek 816an baskoien aurkako razzia zuzendu zuen, noiz musulmanek Oróngo harana arpilatu zuten. Orduan, Belasko Gaskoiak Asturiasko erresumaren laguntza eskatu zuen[3]
Guduak hamahiru egun iraun zuen etengabe: baskoiek haitzartetan eta ibaien ibietan kokatu zituzten bere defentsak, bere armez egindako lubakiak eta zurak aprobetxatuz. Musulmanek ezin izan zuten defentsak gainditu eta kristauek erasoari ekin ziotenean, musulmanek bidea hautsi eta menderatu zituzten. Hildako asko haitzartean erori ziren.
Euriaren ondorioz baskoiek bere defentsa guztiak galdu zituzten baina musulmanek ere gorriak ikusi zituzten eta alderdi biek alde egin behar izan zuten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belasko Gaskoiaren porrota aprobetxatuz, Eneko Arista frankoen hegemoniaren aurka matxinatu zen, Iruñeko Erresuma aldarrikatuz[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) d'Abadal i de Vinyals, Ramon. (1986). El domini carolingi a Catalunya. Ed. Institut d'Estudis Catalans, 186-188 or. ISBN ISBN 978-84-321-1882-1..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Suárez Fernández, Luis. Historia de España Antigua y media. Ediciones Rialp, 86-92 or. ISBN 978-84-321-1882-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lévi-Provençal, Évariste. (1954). Textos inéditos del Muqtabis de Ibn Hayyan sobre los orígenes del Reino de Pamplona. , 296-297 or. ISSN 0304-4335..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Albornoz, Claudio. Problemas del Reino de Navarra del siglo IX. , 16 or..